IKASGAIARI BURUZKO HAUSNARKETA
Kaixo lagunak! Iritsi gara blog honen amaierara eta ikasgaiari buruzko hausnarketa txiki bat egin nahi nuke. Dakizuen bezala, ikasgai honetan lan anitzak eta desberdinak burutu ditugu. Hauek egiteko, baliabide ezberdinen erabilera egin behar izan dugu eta lan osatuak eta txukunak egin ditugula esango nuke. Ikasgaian egin ditugun lanetan gustura jardun dudala esan behar dut, asko ikasi dut hauek burutzen eta taldekideon artean ere oso ondo moldatu garela esango nuke. Lanak egitean zailtasun handiena praktiketan hasi eta hauek egiteko denbora librea lortzea izan da. Praktikaldiaz gain taldeko kide guztiok lan egiten baitugu eta elkartzeko zaila izan da batzuetan. Azken lanari lotutako aurkezpenari dagokionean, urduritasun handia pasa nuela esan behar dut, jende askoren aurrean hitz egin behar izan bai genuen eta gure proiektua ahal genuen ondoen azaltzen saiatu ginen arren, hobetzeko asko ditugula uste dut. Ikasgaian landu dugun hori gainera, praktikaldian ze...