PRAKTIKETAKO ESPERIENTZIA
Kaixo lagunak!
Arratsalde batean, matematika lantzea erabaki genuen irakasleak eta nik. Horretarako, fitxen erabilera egin beharrean, ikasgai hau arratsalde osoz manipulatiboki lantzea erabaki genuen. Horretarako ikasleak talde txikitan banatu genituen eta talde bakoitzari material ezberdina eskaini genien (argazkietan ikusgai). Ikasleak material horrekin aspertzen zirenean ondoko taldearekin aldatzen zuen materiala.
Arratsalde honetan bizitakoa oso polita izan zen. Ikasleek matematikarekin disfrutatu eta ondo pasatu zutela behatu nuen. Jolasaren bitartez matematikako kontzeptu anitzak landu zituzten, ohikoak diren fitxa aspergarriak alde batera utziz eta ikaskuntza-irakaskuntza esanguratsu baten parte izanez.
Oso esperientzia polita izan zen, ikasleekin batera asko ikasi nuen eta matematika modu honetan lantzearen beharraz ohartu nintzen.
Espero dut geratzen zaidan denboran horrelako arratsalde gehiago bizitzea eta ikasleak ikasgai honekin disfrutatzen ikustea.
Beste bat arte!




Iruzkinak
Argitaratu iruzkina