ABAKOAREN ERABILERA BAI?
Kaixo lagunok!
Leirerekin harremanetan jartzean, honako hau erantzun zidan:
Aurreko sarrera batean, praktiketan izandako esperientzia batean, abakoaren erabilera egitea LH 1.mailan egokia ez zela adierazi zidan irakasleak. Dakizuen bezala, abakoaren gai honek interesa piztu zidan eta Leire Aranarekin harremanetan jartzea pentsatu nuen. Modu honetan, bere iritzia jaso eta nire buruari egin nion galdera horri erantzuna aurkitu nahi nion.
Leirerekin harremanetan jartzean, honako hau erantzun zidan:
Kaixo Nerea
Zenbat poztu nauen zure mezuak!!
Zure galderari erantzunez, LH1ean erabili daitezkeen materialetan,
hurrenkera baten azkena da abakoa. Lehenengo zotzak gomekin elkartuta
arituko nintzateke. Gero, erregletekin eta azkenik abakoarekin. Eta beti
ere benetako kopuruak kontatu eta materialeekin eraikiz, eta montessori
txartelekin adieraziz. Abakoa oso abstraktua da eta LH1ean ume gutxi
egoten dira prest bere abstrakzioa bereganatzeko. Tamaina berdineko
bolak 1, 10, 100 edo 1000 izan daitezkeela! Uau! Fede handia behar da
hori sinisteko!!
Nire webgunean heldu izan diot gai horri. Hemen linkatzen dizudan
artikulua sorta baten azkena da eta bertan, barruan dauzkazu gai horren
inguruko beste lanketa modu eta proposmenak linkatuta. Emaiozu begiratu
on bat lehenengotik hasita. Ea baliagarria den zuretzat.
Eta segi galderak eta iritziak lasai bidaltzen, mesedez. Asko eskertzen ditut!!
Asko poztu nintzen bere erantzuna jaso nuenean, ez bai nuen espero erantzutea. Hurrengo urratsa beraz berak proposatutako artikuluak irakurtzea izango da eta hamarrekoak lantzeko modu ezberdinak ezagutzea.
Esan behar dut praktikaldi honetan asko ikasten ari naizela eta ikaskuntza horietako bat abakoaren erabilera egiten hastea gomendagarria noiz den izan da.
Amaitzeko, Leireri eskertu nahiko nioke nire mezuari erantzun izanagatik eta hurrengo batean matematika manipulatiboari buruzko galdera edo zalantzaren bat suertatzen bazait, ez dut zalantzarik egingo eta berarengana joko dut.
Zuentzat ere agian gomendagarria izango da Leireren web gunean harpidetzea eta bertako informazioa eskuragarri izatea.
Hurrengora arte lagunak!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina