PROPOSAMEN DIDAKTIKOA DISEINATZEN (4.bisita gidatua)

Kaixo lagunak!

Gaurkoan 4.bisita gidatua abiapuntutzat hartuta eginiko hausnarketa azalduko dizuet. Oso interesgarria izan da  gure proposamen didaktikoa sortzea. Lan handia izan den arren, aurreko bisita gidatuetan ikasi duguna praktikan jartzeko oso baliagarria izan da. 

Lan hau burutzeko lehenik taldekidea den Jaioneren kasua hartu dugu abiapuntutzat. Oso interesgarria dela esangu nuke, izan ere ikasi dugunaren aurkakoa burutzen duen irakasle baten kasua baita. Irakasle horrek zatiketak modu tradizionalean irakasten dituela kontuan izanik,  hau abiapuntutzat hartu eta zatiketak modu esanguratsu eta parte-hartzaile izanik proposatzea erabaki dugu.

Horretarako ikasleen interesa pizten duen gai bat hartu eta ikerketa eta problemen ebazpenean oinarritutako proposamena diseinatu dugu. Ikesleen interesekoa izan daitekeen gai bat hautatzea zaila egin zaigu taldekideoi, izan ere, ikasleak ezagutzen ez ditugula kontuan izanik eta hauen interesak zein diren ez dakigunez, motibatzailea izan daitekeen gai bat diseinatzea dexente kostatu zaigu.

Behin gaia aukeratuta, jarduerak diseinatzea lan erraza izan da. Horretarako praktiketan ikusitakoa oso baliagarria izan da. Honetaz gain, matematika manipulatiboa sartzen ere saiatu gara eta horretarako izan genuen Leire Aranaren hitzaldia oso aberasgarria izan da. Honen web guneko adibideak hartu ditugu jarduera batzuk egiteko, zatiketak ikasteko oso baliagarriak izan deitezkeela uste baitugu.

Konpetentziei dagokionez, niri pertsonalki gehien kostatzen zaidan gaia da. Egin dugun proposamenari dagozkion konpetentziak zehaztea zaila izan da niretzat baina, taldekideon artean lan ona egin dugula uste dut. Ebaluazioa ere definitzea erreza ez den atala da niretzat, ebaluatzeko zein irizpide diren egokiak zehaztea zaila baita nire ustez. 

Hausnarketarekin amaitzeko, egin dugun proposamen hau egunen batean martxan jartzea gustatuko litzaidake, diseinatutakoa ikasleekin zatiketak lantzeko egokia den edo ez behatzeko, jarduerak adin tarte horretarako aproposak diren aztertzeko eta lortu nahi diren helburuak betetzeko modukoa ote den zehazteko. Egin dugun proposamena malgua denez, etorkizunean martxan jartzeko aukera izango dudala uste dut.

Bestalde, Oinarrizko Curriculuma gehiago landu eta konpetentziak, edukiak, helburuak eta ebaluazio irizpideak zehazteko erraztasuna izateko gaitasunak garatzea gustatuko litzaidake. Nire lanerako hau beharrezkoa dela uste dut eta curriculumaren erabilera egokiagoa egiteko gaitasunak eskuratu nahi nituzke etorkizun hurbilean. 

Beste bat arte lagunak!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

MATEMATIKA MANIPULATIBOAREKIN JOLASEAN

MATEMATIKA MANIPULATIBOA

MATEMATIKETAN