PRAKTIKETAKO ESPERIENTZIA

Kaixo lagunak!

Aurreko sarreretan ikusi ahal izan duzuen moduan, nire praktikaldia oso esanguratsua ari da izaten matematika manipulatiboaren gaiari dagokionean. 

Gaurkoan, unitate eta hamarrekoaren kontzeptua lantzea erabaki dugu lehenengo mailako bi geletako tutoreek eta nik. Hori horrela izanik, hamarreko kontzeptua nola landu pentsatzeari ekin diogu. Gure gelan, ordezko irakasleak (nire tutorea dena bajan baitago) eta nik, ikasgela horretako tutore denak sortutako hamarrekoen autobusa eta unitateen kotxeak erabiltzea erabaki dugu (argazkietan ikusgai). Horrez gain, abakoen erabilera egitea ere pentsatu dugu baina, beste gelako tutoreak adierazi digunez, ez da gomendagarria adin honetako haurrekin abakoak erabiltzea.

Beraz, autobusak eta kotxeak erabili ditugu unitatearen eta hamarrekoaren kontzeptua lantzeko. Manipulatiboki lantzea erabaki dugunez, arbelean egin dugu jarduera lehenengo denen artean eta ordezko irakasleak honakoa esaten zien:

- Hamar animaliak joan nahi dute txangoa egitera baina, bederatzi kotxe soilik ditugu eta hamarreko autobus bat. Beraz, non joatea proposatuko diegu?. Ikasleek denak hamarreko autobusean joatea proposatu dut.

Hau behin baino gehiagotan denen artean errepikatu ondoren, honakoa adierazi die irakasleak:

- Orain 12 animalia ditugu txangora joan nahian, nola joatea proposatuko diegu?. Ikasleek esan dute hamar autobusean sartuko ditugula eta bi animalia kotxeetan. 

Hau zenbaki ezberdinekin behin baino gehiagotan errepikatu dugu, ikasleak banan bana arbelera atera eta euren proposamena egiten zutelarik.

Amaitzeko, manipulatiboki landu dugun hori fitxa batean burutu behar izan dute. Ikasleei fitxa osatzea oso zaila egin zaie eta laguntza asko behar izan dute.

Jarduera hau egitean konturatu naiz, ikasleei asko kostatzen zaiela manipulatiboki gutxitan landu duten kontzeptu hori fitxetan egitea. Hori horrela izanik eta bi geletako irakasleekin hitz egiten aritu ondoren, unitatearen eta hamarrekoaren kontzeptua gehiagotan lantzea erabaki dugu eta agian fitxa bera aldatzea ere aproposa izango litzatekela hausnartu dugu, zaila baitzen adin honetako ikasleentzat.

Bestalde, manipulatiboki lantzen duten hori oso azkar barneratzen dutela ohartu naiz, ikasleentzat esanguratsuagoa eta baliagarriagoa bilakatzen delarik, nahiz eta ondoren fitxetan islatzeko zailtasunak izan.

Amaitzeko, abakoa adin honetarako desegokia zergatik den aztertzea gustatuko litzaidake. Izan ere, ondoko irakasleak egokia ez dela esatean kuriositatea eta jakin mina piztu zait gai honi buruz. Etorkizun baten aztertzea gustatuko litzaidaken gaia da. 






Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

MATEMATIKA MANIPULATIBOAREKIN JOLASEAN

MATEMATIKA MANIPULATIBOA

MATEMATIKETAN