IKASGAIARI BURUZKO HAUSNARKETA

Kaixo lagunak!

Iritsi gara blog honen amaierara eta ikasgaiari buruzko hausnarketa txiki bat egin nahi nuke. Dakizuen bezala, ikasgai honetan lan anitzak eta desberdinak burutu ditugu. Hauek egiteko, baliabide ezberdinen erabilera egin behar izan dugu eta lan osatuak eta txukunak egin ditugula esango nuke. 

Ikasgaian egin ditugun lanetan gustura jardun dudala esan behar dut, asko ikasi dut hauek burutzen eta taldekideon artean ere oso ondo moldatu garela esango nuke. Lanak egitean zailtasun handiena praktiketan hasi eta hauek egiteko denbora librea lortzea izan da. Praktikaldiaz gain taldeko kide guztiok lan egiten baitugu eta elkartzeko zaila izan da batzuetan. Azken lanari lotutako aurkezpenari dagokionean, urduritasun handia pasa nuela esan behar dut, jende askoren aurrean hitz egin behar izan bai genuen eta gure proiektua ahal genuen ondoen azaltzen saiatu ginen arren, hobetzeko asko ditugula uste dut.

Ikasgaian landu dugun hori gainera, praktikaldian zehar ikusteko aukera izan dut eta oso aberasgarria  izan da, landutako eduki asko praktikan jarri eta ikasleengan sortzen dituzten onurak behatzeko aukera izan baitut. Matematikaren ikuspuntutik aztertuz, praktikaldia oso esanguratsua izan dela esango nuke.

Matematika ikasgaiari dagokionean,  ikasturte hasieran beldur pixka bat nion gaia zela esan behar dut. Izan ere, hasieran aipatu nuen bezala, nire hezkuntza ibilbidean matematika ikasgaian ondo moldatu izan naizen arren, ikasgai honekiko nuen lotura txikia zen. Orain, ordea, matematika asko gustatu zaidan ikasgaia bihurtu da, batez ere matematika manipulatiboaren gaia. 

Nire ustez, matematika manipulatiboaren erabilera handiagoa egiten hasteko beharra dago ikastetxeetan, horretarako irakasleek formakuntza jaso eta hau martxan jartzeko baliaideak eskuratzea ezinbestekoa izango delarik. Praktikaldian zehar, matematika manipulatiboaren erabilera eginda ikasleei kontzeptuak ulertzeko bidea irekitzen zaiela ikusi dut, ikasgaia esanguratsuagoa izanez. Hau horrela izanik, zergatik ez gara ikastetxe guztietan honen erbailera egiten hasten?

Hementxe amaitzen da nire bidaia koaderno hau. Espero dut gustatu izana eta matematikaren mundura hurbiltzeko balio izana. 

Laster arte lagunak! 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

MATEMATIKA MANIPULATIBOAREKIN JOLASEAN

MATEMATIKA MANIPULATIBOA

MATEMATIKETAN