Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2018

PRAKTIKETAKO ESPERIENTZIA

Irudia
Kaixo lagunak! Gaurkoan praktiketan martxan jarri dudan esperientzia bati buruz hitz egingo dizuet. Aurreko batean adierazi nuen moduan, praktikak egiten ari naizen ikastetxean matematika manipulatiboari egunero tartetxo bat eskaintzen diote. Hori horrela izanik, gaurkoan nik parte hartu dut matematika manipulatiboa aurrera eramateko saioan. Saio honetan kenketak lantzea egokitu zaigu. Horretarako, lehenik eragiketa matematiko hau manipulatiboki landu dugu. Horretarako arrautza kaxak eta ping-pongeko piloten erabilera egin dugu argazkian ikus dezakezuen moduan.  Kenketak burutzeko, nik arrautza kaxa batean kantitate bat jartzen nien, ondoren ken (-) ikurra jartzen nuen eta jarraian beste kaxa batean beste arrautza kantitate bat ipintzen nien. Ikasleen erantzuna eman behar zuten. Gero, irakasleak arbelean eginiko eragiketa matematikoa idazten zuen, ikasleen hau nola idazten zen behatu zezaten.  Kenketak manipulatiboki landu ondoren, fitxak betetzen hasi gara. ...

ESPERIENTZIA MATEMATIKOAK AZTERTZEN (3.bisita gidatua)

Kaixo lagunak! Gaurkoan 3.bisita gidatuan eginiko lanari buruzko hausnarketari buruz mintzatuko natzaizue.  Dakizuen bezala, oraingoan esperientzia matematikoak aztertzea egokitu zaigu, zehazki Antzuolako herri eskolako "Nola eginten dugu amets?" esperientzia matematikoa. Azterketa hau egitea oso esanguratsua izan da, izan ere, edozein esperientzia matematiko aztertzeko irizpideak zehazteko balio izan dit. Hori horrela izanik, jarraian nire ustez edozein esperientzia matematiko aztertzeko balioko luketen irizpideak aurkituko dituzue: Ikasleentzat esanguratsuak izango diren egoerak aukeratu. Errealitatearekin eta testuinguruarekin bat datozenak alegia.  Ikasleen eguneroko bizitzan ematen diren egoerak abiapuntu hartu eta ikasleen interesak, aurrezagutzak eta testuingurua kontuan hartuz.   Matematikek inguruko errealitatea eta gizartea ulertzen laguntzea , hau da, edozein egoera/arazoren aurrean hauek ebazteko estrategiak eskaintz...

MATEMATIKETAN

Irudia
Kaixo lagunak! Gaurkoan Leire Aranaren matematiketan web guneari buruz hitz egitera natorkizue. Oso interesgarria da web gune hau, material eta baliabide izugarri aurki daitezke bertan eta hezkuntza etapa bakoitzari lotutako esperientzia matematikoak aurki daitezke.  Web gune hau irakasle guztiek ezagutu beharrekoa dela esango nuke, Leire Aranak bide asko eskeintzen baititu matematika esanguratsu, dibertigarri eta ikaskuntza-irakaskuntza tradizionaletik irteteko modukoa proposatzeko.   Web gunean bertan material asko eskeintzen den arren, ABN metodoari buruz hitz egiten du Leirek. Hitzaldian matodo hau aipatu zuen arren, azaltzeko aukerarik izan ez zuenez nire kaxa informazioa aurkitzen saiatu naiz, oso interesgarria dela iruditzen baitzait. Hasteko esan, metodo honen sortzailea Jaime Martínez Montero dela eta bi liburu idatzi dituela metodo honi buruz, hala nola, "Una nueva didáctica del cálculo para el siglo XXI" eta " Competencias básicas en matemñaticas....

3.bisita gidatua (aurrezagutzak)

Irudia
Kaixo lagunak! Gaurkoan 3.bisita gidatuari buruz hitz egitera natorkizue. Oraingoan ikasleekin lantzen diren esperientzia matematikoak aztertzeari ekingo diogu.   Esperientzia matematikoak aztertzeko gur aurrezagutzak jarri ditugu martxan lehenengo. Horretarako Leire Aranaren matematiketan web gunetik hartutako biderketak ikasteko jolas baten azterketa egin dugu.   Aukeratu dugun jolasa, barajako karten biderketa guda, biderketak egiteko modu erakargarri eta polit bat dela uste dugu. Jolasa egiteko, karten baraja bat beharko dugu, 8 eta 9 zenbakiekin, baina zaldiak eta erregeak kenduko ditugu, oraingoz ez baititugu 11 eta 12 zenbakiekin biderketak egingo. Jolasa burutzeko arau sinple batzuk burutu behar ditugu: 1.   Haurrak borobilean eseriko dira eta parte hartzen duten guztien artean banatuko ditugu karta guztiak. 2.    Bakoitzak, duen karta sorta, ahuspez jarriko du, eta gero, jokalari bakoitzak bina karta aterako ditu. 3. ...

PRAKTIKETAKO ESPERIENTZIA

Irudia
Kaixo lagunak! Gaurkoan praktiketan izandako esperientziari buruz hitz egingo dizuet. Matematika manipulatiboen gaiari lotuta, praktikak egiten ari naizen ikastetxean asteko egun guztietan egunean ordubetez aritzen dira matematika manipulatiboa egiten. Hamarrekoa kontzeptua nola landu duten azalduko dizuet jarraian. Irakasleak sortuta zituen material ezberdinak erabili ditugu, hala nola, babarrunak, potetxoak, paperezko autobus bat eta kotxeak eta animalien irudiak. Lehenik, irakasleak babarruna guztiak (103) lurrean zabaldu ditu. Hamar ikasleri potetxoak eman dizkie eta potetxo bakoitzean hamar babarruna sartzeko adierazi die irakasleak. Ikasleek hau egin ondoren, paperezko autobus bat (hamar eserlekurekin eta belkroz osatuta), hamar kotxe (eserleku bakarra eta belkroz osatuta) eta hogei animalia irudi erakutsi dizkie ikasleei. Irakasleak honakoa adierazi die: hamar animalia autobusean sartuko ditugu eta beste hamarrak kotxeetan kokatuko ditugu. Behin ...

MATEMATIKA MANIPULATIBOA

Irudia
Kaixo lagunak! Gaurkoan Leire Aranak eskaini digun matematika manipulatiboaren inguruko hitzaldi edo tailerrari buruz hitz egitera natorkizue.  Hitzaldi edo tailer hau oso esanguratsua izan dela esan behar dut, Leirek oso ondo azaldu dizkigu matematika manipulatioaren nondik norakoak eta horretaz gain material hauekin esperimentatzeko edo jolasteko aukera eskaini digu. Hitzaldi honetan parte hartu ondoren, matematika lantzeko baliabide hauek erabiltzea ikasgai hau errazago ulertu eta honekin dibertitzeko bidea dela konturatu naiz. Nire LH-ko gairaian, matematika fitxen bitartez ikasten genuen, algoritmoak landuz, inongo ulergarritasunik gabe. Matematika mekanikoki egiten genuen ikasgaia zen. Egia esanda niri algoritmoak eta mekanikoki jarraitu beharreko pauso horiek ikastea ez zitzaidan batere zaia egin, ondo moldatzen nintzen buruz ikasi beharreko eta betirako diren formula horiekin. Aldiz, buruketen edo problemen gaia izaten zen niretzat erronka handiena. Izan ere, da...