MATEMATIKA MANIPULATIBOA

Kaixo lagunak!

Gaurkoan Leire Aranak eskaini digun matematika manipulatiboaren inguruko hitzaldi edo tailerrari buruz hitz egitera natorkizue. 

Hitzaldi edo tailer hau oso esanguratsua izan dela esan behar dut, Leirek oso ondo azaldu dizkigu matematika manipulatioaren nondik norakoak eta horretaz gain material hauekin esperimentatzeko edo jolasteko aukera eskaini digu.

Hitzaldi honetan parte hartu ondoren, matematika lantzeko baliabide hauek erabiltzea ikasgai hau errazago ulertu eta honekin dibertitzeko bidea dela konturatu naiz. Nire LH-ko gairaian, matematika fitxen bitartez ikasten genuen, algoritmoak landuz, inongo ulergarritasunik gabe. Matematika mekanikoki egiten genuen ikasgaia zen. Egia esanda niri algoritmoak eta mekanikoki jarraitu beharreko pauso horiek ikastea ez zitzaidan batere zaia egin, ondo moldatzen nintzen buruz ikasi beharreko eta betirako diren formula horiekin. Aldiz, buruketen edo problemen gaia izaten zen niretzat erronka handiena. Izan ere, datuak ulertu eta hauei zein erabilera eman behar nien ulertzea oso zaila egiten zitzaida. Hala ere, problemen atala gaiaren amaieran lantzen zen zerbait zenez eta irakasleek garrantzia gutxi ematen zienez egoera hauei aurre egiten joaten nintzen. Nire ibilbidea kontuan izanik, matematika ikasgaiarekin disfrutatzen ez nuela konturatu naiz, eta garrantzitsuena, ikasgaia ulertu gabe egiten nuen aurrera mailaz maila. 

Aurretik aipatutakoa kontuan izanik eta Leireren gakoak abiapuntu hartuta, matematika manipulatiboa ikasleei ikasgai hau ulertarazteko bidea dela ondorioztatu dut. Gainera, ikasle guztiengana iristeko bidea dela esan daiteke, bakoitzak dituen beharren edo nahien arabera baliabide ezberdinene erabilera egin bai daiteke, beti ere irakaslearekin baliabide bakoitzaren aurre lanketa bat eginez (batuketak lantzeko 11 modu ezberdin erabiltzea adibidez).

Gaur egun inklusioari buruz asko entzuten da eta hitzaldi honen ondoren, ondorio honetara iritsi naiz: ez al da matematika manipulatiboa ikastetxe inklusiboak sortzen hasteko hurratsetako bat?.
 
Leirek adierazi zuen beste ideietako bat LH-ko etapan landu beharreko matematika guztia baliabide manipulatiboak erabiliz eraiki daitekeela izan zen. Hitzaldian egon  izan ez banintz eta  Leireren hitzak eta erakustaldia (material manipulatiboa erabiliz niri ulertzea zaila egiten zitzaidan kontzeptuak azaldu zizkigun) ikusi izan ez banuen, ez nuen inoiz sinetsiko hori egin zitekeenik. Orain, ordea, matematika LH-ko etapa guztietan manipulatiboki landu daitekeela konturatu naiz.  

Leirek gako eta ideia asko eskaini zizkigun eta gai honi buruzko nire interesa piztea lortu zuen. Hitzaldi honen ondoren honako galdera hauei erantzuna aurkitzeko bideari ekin nahiko nioke:

  • ABN  kalkulurako metodoa zer da?
  • Baliabide manipulatiboak material erreziklatua erabiliz sor daiteke?
  • Material manipulatiboaren sorrera garrantzitsua den familien parte hartzea sustatu al daiteke?
  • Beste edozein ikasgai ere manipulatiboki landu al daiteke?
  • Praktikak egiten ari naizen ikastetxean matematika manipulatiboaren erabilera egiten al da?

Gai hau gehiago ikertzeari gustatuko litzaidakeenez, honi buruzko informazioa bilatu eta azertzeari ekingo diot.

Beste bat arte.








Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

MATEMATIKA MANIPULATIBOAREKIN JOLASEAN

MATEMATIKETAN