PRAKTIKETAKO ESPERIENTZIA
Kaixo lagunak!
Gaurkoan praktiketan martxan jarri
dudan esperientzia bati buruz hitz egingo dizuet.
Aurreko batean adierazi nuen moduan,
praktikak egiten ari naizen ikastetxean matematika manipulatiboari egunero
tartetxo bat eskaintzen diote. Hori horrela izanik, gaurkoan nik parte hartu
dut matematika manipulatiboa aurrera eramateko saioan.
Saio honetan kenketak lantzea
egokitu zaigu. Horretarako, lehenik eragiketa matematiko hau manipulatiboki
landu dugu. Horretarako arrautza kaxak eta ping-pongeko piloten erabilera egin
dugu argazkian ikus dezakezuen moduan.
Kenketak burutzeko, nik arrautza
kaxa batean kantitate bat jartzen nien, ondoren ken (-) ikurra jartzen nuen eta
jarraian beste kaxa batean beste arrautza kantitate bat ipintzen nien. Ikasleen
erantzuna eman behar zuten. Gero, irakasleak arbelean eginiko eragiketa
matematikoa idazten zuen, ikasleen hau nola idazten zen behatu zezaten.
Kenketak manipulatiboki landu ondoren, fitxak betetzen hasi gara.
Matematika manipulatibo landuta
ikasleek kontzeptuak hobeto ulertzen dituztela ikusi dut saio honetan. Gainera
denek erritmo ezberdinak dituztela kontuan izanda, bakoitzari kenketak manipulatiboki
lantzeko aukera eskaintzean, bakoitzak behar duen denbora eskaintzen zaiola
konturatu naiz. Aurretik aipatu dudan bezala, manipulatiboki landu ondoren
fitxa egin dugu. Nire ustez, fitxa landu aurretik, kenketak manipulatiboki
gehiagotan lantzeko beharra dago. Ikasle batzuk oraindik kontzeptua
ez baitute ondo ulertu eta fitxa egiten hastean galduta sentitu baitira.
Hori horrela izanik, nire buruari egingo nioken hobekuntza modura, ikasle guztiei kenketak manipulatiboki egiteko aukera eskaintzea eta fitxak lantzen hasi aurretik kenketak manipulatiboki gehiagotan lantzea izango lirateke.
Praktikaldiak jarraitzen duen denboran, gai honi buruz gehiago ikastea espero dut, ikasleekin lanketa gehiago egiteko aukera izanez eta tutore dudan irakaslearengandik ikasiz.
Beste bat arte lagunak!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina