ESPERIENTZIA MATEMATIKOAK AZTERTZEN (3.bisita gidatua)
Kaixo lagunak!
Gaurkoan 3.bisita gidatuan eginiko lanari buruzko hausnarketari buruz mintzatuko natzaizue. Dakizuen bezala, oraingoan esperientzia matematikoak aztertzea egokitu zaigu, zehazki Antzuolako herri eskolako "Nola eginten dugu amets?" esperientzia matematikoa.
Azterketa hau egitea oso esanguratsua izan da, izan ere, edozein esperientzia matematiko aztertzeko irizpideak zehazteko balio izan dit. Hori horrela izanik, jarraian nire ustez edozein esperientzia matematiko aztertzeko balioko luketen irizpideak aurkituko dituzue:
- Ikasleentzat esanguratsuak izango diren egoerak aukeratu. Errealitatearekin eta testuinguruarekin bat datozenak alegia. Ikasleen eguneroko bizitzan ematen diren egoerak abiapuntu hartu eta ikasleen interesak, aurrezagutzak eta testuingurua kontuan hartuz.
- Matematikek inguruko errealitatea eta gizartea ulertzen laguntzea, hau da, edozein egoera/arazoren aurrean hauek ebazteko estrategiak eskaintzea, ondoren hauek bizitza errealean ere martxan jartzeko modukoak direla landuz eta hauek erabiltzeko baliabideak eskainiz. Matematikako edukiek gizartean dauden sinboloak, seinaleak, grafikoak, etab. ulertzeko, identifikatzeko eta interpretatzeko balio izatea.
- Ikasleekin ikastetxeko testuingurura atera eta ikasgelan landutako problemetan ikasitakoa gizartean martxan jartzeko (dendetan erosketak egin adibidez) aukerak sortzea.
- Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan ikaslearen rola aktiboa izatea. Irakaslea bidelagun laguntzaile eta gidari izango da eta ez erakuslea.
- Ikasleei matematikekin lotutako informazioa guztia eman beharrean, irudi edo bideo bat jarri edo erronkak proposatu eta hortik abiatuz ikasleen intuizioa eta interesa piztea. Ikasleak ikaskuntza-irakaskuntzaren prozesuan jarrera baikorra eta motibatuta ikustea modu esanguratsu batean egiten ari denaren seinale da. Arazo edo zailtasunen aurrean, ikasleek sormena eta intuizioa garatuko dituzte, horri aurre egiteko bideak aurkituz.
- Ikasleek dakartzaten interesak abiapuntu hartuta problemak sortzea eta hauek denen artean ebaztea.
- Matematika gaia errealitatearekin bat eginez lantzea proposatzen duten liburuak aukeratu. Horrelakorik ez badago, editorialekin, ikertzaileekin eta irakasleriarekin lanketa bat egin eta liburuen hobekuntza bat eman.
- Matematika ikasgaian eragiketa matematikoak lantzeaz gain, bestelako gaitasunak ere lantzea, konpetentzia matematikoa garatzea helburu izanez.
- Estilo heuristikoaren erabilera egitea, hau da, problema ebaztea helburu ez izatea, baizik eta egoera horretatik ikastea. Problemen ebazpenetan lortzen den erantzunari garrantzia guztia ez ematea eta burutu den prozesuari eta ikasi den guztiari buruz hausnartu eta arrazonatzea.
- Irakasleei matematikako formakuntza eta baliabideak eskaintzea (material manipulatiboa, adibidez), ondoren ikasgelan ikaskuntza-irakaskuntza esanguratsua martxan jartzeko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina