MATEMATIKETAN
Kaixo lagunak!
Gaurkoan Leire Aranaren matematiketan web guneari buruz hitz egitera natorkizue. Oso interesgarria da web gune hau, material eta baliabide izugarri aurki daitezke bertan eta hezkuntza etapa bakoitzari lotutako esperientzia matematikoak aurki daitezke.
Web gune hau irakasle guztiek ezagutu beharrekoa dela esango nuke, Leire Aranak bide asko eskeintzen baititu matematika esanguratsu, dibertigarri eta ikaskuntza-irakaskuntza tradizionaletik irteteko modukoa proposatzeko.
Web gunean bertan material asko eskeintzen den arren, ABN metodoari buruz hitz egiten du Leirek. Hitzaldian matodo hau aipatu zuen arren, azaltzeko aukerarik izan ez zuenez nire kaxa informazioa aurkitzen saiatu naiz, oso interesgarria dela iruditzen baitzait. Hasteko esan, metodo honen sortzailea Jaime Martínez Montero dela eta bi liburu idatzi dituela metodo honi buruz, hala nola, "Una nueva didáctica del cálculo para el siglo XXI" eta " Competencias básicas en matemñaticas. Una nueva práctica".
ABN metodoa irekia eta naturala den metodologia da, ikasleen erritmoak errespetatzen dira eta beraien egunerokotasuneko egoera/arazoak hartzen dira abiapuntuatzat, hauek lantzeko material manipulatiboa erabiltzea proposatzen delarik.
Leire Aranak eskaintzen dituen baliabideak irakurri ondoren eta berak proposatzen duen beste web gune (http://algoritmosabn.blogspot.com/ ) bateko bideoak ikusita, oso interesgarria den metodologia dela uste dut. Ikasleekin matematika modu esanguratsu batean lantzen da, ohikoak diren fitxak alde batera utziz eta matematika ulertzea helburua izanez.
Irakurritakoa eta bideoetan ikusitakoa asko gustatu zaidan arren, metodologia hau ulertzeko asko landu eta praktikan jarri behar dela uste dut. Hori horrela izanik, nire hurrengo pausoa metodo hau ezagutzen hastea izango da, sortzailearen lanak irakurriz eta sarean aurki daitezken bestelako baliabideak ezagutuz. Praktikaldian zehar ere metodo hau martxan jartzen ote den aztertzea gustatuko litzaidake.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina