3.bisita gidatua (aurrezagutzak)
Kaixo lagunak!
Gaurkoan
3.bisita gidatuari buruz hitz egitera natorkizue. Oraingoan ikasleekin lantzen
diren esperientzia matematikoak aztertzeari ekingo diogu.
Esperientzia matematikoak
aztertzeko gur aurrezagutzak jarri ditugu martxan lehenengo. Horretarako Leire
Aranaren matematiketan web gunetik hartutako biderketak ikasteko jolas baten
azterketa egin dugu.
1. Haurrak borobilean eseriko dira eta parte
hartzen duten guztien artean banatuko ditugu karta guztiak.
2. Bakoitzak, duen karta sorta, ahuspez jarriko
du, eta gero, jokalari bakoitzak bina karta aterako ditu.
3. Bakoitzak, atera dituen bi karten arteko
biderketa egin beharko du eta zenbaki altuena lortzen duen jokalariak,
gainontzekoek ateratako kartak bereganatuko ditu.
4.
Jolasaren irabazlea, bukaeran karta gehien
dituena izango da.
Jolasa burutzeko, aldaera ezberdinak egin daitezke; hau da, hasieran kendu ditugun 11 eta 12 zenbakia sar ditzakegu barajan zailago egiteko. Horretaz gain, beste aukera bat litzateke kartak hirunaka ateratzea. Aldiz, jolasa errazteko haurrek biderketa taulak kontsultatzeko aukera izan dezakete (3tan adibidez).
Jolas
hau aukeratu izanaren zergatiarkein hasteko, gure esperientzian oinarritzen
bagara, biderketak ikasteko garaian, hirurak erabiltzen genuen metodoa honako
hau zen: mahaian jarri, papera artu eta buruz ikasi, eta, ondoren guraso edota
irakasleari galdetzeko eskatzen genion. Ez zuen inolako esangurarik eta gainera
nahiko txarto pasatzen genuen. Eskolan ere, aipatutakoa lantzeko garaian,
irakasleak banan-banan galdetzen zizkigun edota arbelera bidaltzen zigun eta
horrek epaituak eta urduri sentiarazten gintuen.
Jolas
hau aukeratzearen indarguneak edo onurak, batez ere modu ludiko batean
biderketak landu daitezkeela bermatzea da. Izan ere, zenbait haurrentzako, gure
kasuan aipatu dugun bezala, oso zailak dira taulak memorizatzea eta jolas honen
bidez, “nahi gabe” ikasten direla iruditzen zaigu. Hobetu daitekeena aztertzen
badugu, biderketak jolas moduan ikastea dibertigarria izan daitekeen arren,
biderketen esanahia ere ulertu beharreko kontzeptua dela uste dugu, hau da, zer
helbururekin eta zertarako erabil ditzakegun lantzea ere beharrezkoa dela uste
dugu, eguneroko bizitzarekin edo errealitatearekin loturak eginez. Hau da,
jolas hau erabilita biderketaren oinarrizko kontzeptua ere lantzea proposatuko
genuke, jolas hutsean gelditu gabe. Joko hau batez ere matematika modu
erakargarri batean lantzeko eta baita haurren arteko harremanak bultzatzeko eta
lantzeko baliagarria dela esango genuke. Azken finean haurrak elkarrekintzan
dabiltzanean egiten ari direna askoz ere esanguratsuagoa dela uste dugu, jolas
hau biderketak lantzeko egokia izanez.
Aurreko
bisita gidatuetan landutakoarekin bat eginez, biderketak lantzeko modu hau
esanguratsua dela esan dezakegu. Biderketak manipulatiboki lantzen dira eta
modu honetan, Goñik (2008) adierazten duen moduan, eguneroko bizitzan suerta
daitezkeen arazo/egoerak arrazonamendu matematikoaren bidez lantzeko bidea
eraikitzen da ikasleekin. Joko hau erabiltzeko, ordea, Vicentek (2013) esaten
duen moduan, irakasleei formakuntza eskaini behar zaie eta gaur egun
ikastetxeetan dauden liburuak birmoldatzeko beharra dago, liburuetako jarduerak
lantzeko proposatu dugun moduko jolasen erabilera eginez.
Jolas hau aztertu ondoren, Antzuolako herri eskolako "Nola egiten dugu amets?" esperientzia matematikoa aztertzeari ekingo diogu. Azterketa hau egiteko aurreko lanetan sortutako irizpide zerrenda eta dekalogoaren erabilera egingo dugu.
- Zertan ote datza esperientzia matematiko hori?
- Ametsak eta matematiko lotu daitezke?
- Antzuolako esperientzia hau esanguratsua izango ote da?
- Guk sortu dugun dekalogoa baliagarria izango da azterketa hau egiteko?
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina