Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2018

2.bisita gidatua (aurrezagutzak)

 Kaixo lagunak! Gaurko honetan, bigarren bisita gidatuari emango diot hasiera. Bisita hau " PROBLEMEN EBAZPENA” izeneko lekura egitea egokitu zaigu eta honekin hasteko gai honekiko ditudan aurrezagutzak adieraziko dizkizuet jarraian. Problema matematikoen ebazpena esaldia entzutean, hezkuntza munduan izan ditudan oroitzapenak abiapuntu harturik, liburuetan agertzen diren buruketak datozkit burura. Buruketa hauek batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak ikasteko egiten genituen, helburua kalkuluak lantzen jarraitzea izanik. Buruketen gaia ez zitzaidala asko gustatzen esan behar dut, oso zaila egiten zitzaidan probleman agertzen ziren datuak biltzea, hauek ulertzea eta gero ebaztea eragiketa matematikoak eginez. Gerora, ordea, automatikoki egiten ikasi nituen, buruketa bakoitza ergiketa matematiko bati lotuta zegoela ikasi nuen eta buruketan adierazten zenari jaramonik egin gabe ebazteko beharrezko zen eragiketa matematikoa aurkitzen nuen, buruketa ebatziz. ...

MATEMATIKAREN IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA IKUSPEGIA ERAIKITZEN (1. bisita gidatua)

Kaixo lagunak! Gaurko honetan, matematikako ikasgaian egin dugun lehen bisita gidatuari buruz hitz egingo dizuet. Bisita honen izenburua "Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntzarako bisita gidatua eraikitzen" da. Lehen bisita gidatu honetan, lehenik eta behin bideo bat ikusi genuen, " Las matemáticas son para siempre" izenekoa. Bertan matematikari batek hitz egiten du, gai honi buruzko ideia garrantzitsu batzuk adieraziz, hala nola,matematikek intuizioan eta sormenean laguntzen dutela, bizitza guztirako direla, teoremetan oinarritzen dela matematika eta hauek bizitza guztirako irauten dutela, etab. Bideo hori ikusi ondoren, irakurgai ezberdinak landu ditugu. Oso interesgarriak izan direla esan behar dut, hausnarketa asko egin bai ditut ikasgai honen inguruan. Irakurgai horietan, matematikaren historia, ikasgai honek hezkuntzan duen lekua (curriculuma), dituen helburuak, ikasgai honen hobekuntza lortzeko egin beharreko aldaketak, etab. bezalako gaiei buruz...

1. bisita gidatua (aurrezagutzak)

 Kaixo lagunak! Bi aste hauetan zehar matematikako ikasgaian lehen bisita gidatua egingo dugu. Lehenengo bisita gidatu honetan matematikaren gaiari hasiera emateko, hau kokatzeko ezagutzak eskainiko zaizkigula uste dut. Adibidez, matematikaren historia, matematikari garrantzitsuenak, izan duen ibilbidea... Nik 2.urrats honetan ikasi nahiko nukeenari erreparatuz, matematika nola eta zergatik sortu zen aztertzea, gizartean izan duen garrantzia, honen sorrerak izan zuen eragina, etab. izango lirateke. Bestetik, matematika gaia irakaskuntzan nola eta zergatik txertatu zen ikastea ere gustatuko litzaidake, gaur egungo egora hobeto ulertzeko baliogarria izango zaidala uste baitut. Amaitzeko, matematika ikasgaiak curriculumean duen lekua eta alor honetan izan duen bilakaera edo izan dituen aldaketak behatzea gustatuko litzaidake. Ea ikasi nahiko nituzken gai hauek ikusteko aukerarik dugun eta matematikaren hasiera zein izan zen aztertzen dugun! Beste bat arte
Kaixo lagunak! Aurreko mezuan matematiken irakasgaian ikasi nahiko nituzkeen ideiekin mapa bat sortu nuela ikusi dezakezu. Gaurkoan, irakasleak eskeinitako feed-backa esku artean izanda, niri burura etorri ez zitzaizkidan ideiak txertatuko ditut nire mapa horretan. Modu honetan ikaskuntza-irkaskuntza osatuagoa izatea ahalbideratzeko moduko tresna bat izango dut esku artean. Honetarako, gainerako ikaskideen ideiak ere kontuan hartuko dira. (Argitalpen honetan, nire aurreko mapan azaldu ez nituen eta garrantzitsuak iruditzen zaizkidan ideiak jasoko ditut) Berrikuntzak txertatzen hasteko, matematiken historia (nondik datozen, honen erabileraren hasiera, matematikariak, non erabiltzen diren, etab.) ezagutzea garrantzitsua izango zaigula esango nuke. Bestetik,  curriculuma aztertzea ere oso beharrezko izango dugula uste dut. Izan ere, modu honetan curriculumak matematikaren ikaskuntzari dagokionean zer eskatzen duen, helburuak zein diren eta etapa bakoitzeanzein eduki landu behar...

NIRE BIDAIAREN MAPA

Irudia
Nire bidaiaren mapan, ikasgai honetan landu edo ikasi nahiko nituzkeen alderdiak azaltzen dira.  Ikasgaia orden honetan lantzea gustatuko litzaidake, modu honetan zentzu ordenatua duela iruditzen baitzait. 1.    Ikasleek matematika ikasteko duten garapena aztertu, adin tarte bakoitzean zer landu daitekeen jakinez. o    Piageten aldiak: aurre eragiketa aldia (<7), eragiketa konkretuen aldia (7-12) eta eragiketa formalen aldia (>12). Lehen hezkuntzari dagozkionak lehen biak izango dira. 2.     Matematika modu aktibo eta parte-hartzaile batean nola landu jakitea. 3.     Matematika lantzeko metodologiak ezagutu: o    Arazoetan oinarritutako ikaskuntza o    Proiektuka lan egitea 4.     Proposamen didaktikoak ezagutu: o    Dienes-en proposamena 5.     Matematika eta gainerako ikasgaien arteko erlazioak sortzeko baliabide...

IDEIA ZAPARRADA

Kaixo lagunak! Bidaiako lehen geldiunetxoa ikasgai honekiko ditudan aurreiritzi eta interesei buruzkoa izango da.  Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntzaren inguruan, nire bizipenak gogoan izanik, liburu edo fitxen bidez irakasten den ikasgaia dela esango nuke. Izan ditudan esperientziak kontuan izanik, lantzen diren jarduera asko bizitza errealean martxan jartzeko moduan lantzen ez direla uste dut, ikasgaia ulertzea batzuetan zaila bilakatzen delarik.  Hori kontuan izanik eta gaur egungo ikastetxe askotan matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza modu horretan lantzen dela jakinik, ikasleekin matematika modu aktibo eta parte-hartzaile batean lantzeko trebatzea gustatuko litzaidake, fitxak eta liburuak alde batera utziz eta ikasleei mundu errealean erabiltzeko moduko baliabideak nola eskaini jakiteko beharra dudalarik.   Aurretik aipatutakoa lantzea nire lehentasuna eta interesekoa izanik ere, ikasgai honetan honakoa hau lantzea ere gustatuko litzai...
Kaixo lagunak! LH-ko gradu online semi presentzial moduan egingo duen ikasle baten blogean aurkitzen zarete. Aurten Haur Hezkuntzako gradua amaitu eta ikasten jarraitzeko gogotsu nengoela ikusirik bigarren gradu hau egitea erabaki nuen. Hori horrela izanik, blog  honetan matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza ikasgaian izango ditudan jakintzak, kezkak, beharrak, etab. bilduko dira.  Ikasgai honetan ekingo diogun bidaiako nire kuadernoa izango da begi aurrean duzuen hau. Espero dut gustukoa izatea eta nirekin batera zuek ere ikasten joatea. Has gaitezen bada matematikaren munduan zehar bidaian!!