NIRE BIDAIAREN MAPA


Nire bidaiaren mapan, ikasgai honetan landu edo ikasi nahiko nituzkeen alderdiak azaltzen dira.  Ikasgaia orden honetan lantzea gustatuko litzaidake, modu honetan zentzu ordenatua duela iruditzen baitzait.



1.   Ikasleek matematika ikasteko duten garapena aztertu, adin tarte bakoitzean zer landu daitekeen jakinez.

o   Piageten aldiak: aurre eragiketa aldia (<7), eragiketa konkretuen aldia (7-12) eta eragiketa formalen aldia (>12). Lehen hezkuntzari dagozkionak lehen biak izango dira.

2.    Matematika modu aktibo eta parte-hartzaile batean nola landu jakitea.

3.    Matematika lantzeko metodologiak ezagutu:

o   Arazoetan oinarritutako ikaskuntza

o   Proiektuka lan egitea

4.    Proposamen didaktikoak ezagutu:

o   Dienes-en proposamena

5.    Matematika eta gainerako ikasgaien arteko erlazioak sortzeko baliabideak eskuratzea. Hau da, diziplina arteko erlazioak egitea ikasgai guztietan ikaskuntza anitza lortzeko.

o   Proiektuka matematika nola landu adibidez.

6.    Ikasgaia errealitatearekin bat eginez lantzeko baliabideak:

o   Ikasgelako edozein baliabiderekin matematika lantzeko moduak ikasi.

o   Ikaslearen gorputz atalak erabiliz ikasgaia landu.

o   Ikastetxez kanpo, naturarekin harremanetan nola landu matematika.

7.    Material manipulatiboen ezagutza eta erabilera:

o   Abakoak

o   Erregletak

o   Bloke oinarri anitzak

o   Tangram

o   Geoplanoa

o   Etab.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

MATEMATIKA MANIPULATIBOAREKIN JOLASEAN

MATEMATIKA MANIPULATIBOA

MATEMATIKETAN