MATEMATIKAREN IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA IKUSPEGIA ERAIKITZEN (1. bisita gidatua)
Kaixo lagunak!
Gaurko honetan, matematikako ikasgaian egin dugun lehen bisita gidatuari buruz hitz egingo dizuet. Bisita honen izenburua "Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntzarako bisita gidatua eraikitzen" da.
Lehen bisita gidatu honetan, lehenik eta behin bideo bat ikusi genuen, " Las matemáticas son para siempre" izenekoa. Bertan matematikari batek hitz egiten du, gai honi buruzko ideia garrantzitsu batzuk adieraziz, hala nola,matematikek intuizioan eta sormenean laguntzen dutela, bizitza guztirako direla, teoremetan oinarritzen dela matematika eta hauek bizitza guztirako irauten dutela, etab.
Bideo hori ikusi ondoren, irakurgai ezberdinak landu ditugu. Oso interesgarriak izan direla esan behar dut, hausnarketa asko egin bai ditut ikasgai honen inguruan. Irakurgai horietan, matematikaren historia, ikasgai honek hezkuntzan duen lekua (curriculuma), dituen helburuak, ikasgai honen hobekuntza lortzeko egin beharreko aldaketak, etab. bezalako gaiei buruz hitz egiten da.
Taldeka egin dugun lanak matematikaren inguruan hausnartzeko balio izan dit eta nire pentsamendu hauek zuekin partekatu nahiko nituzke. Irakurgaien lanketa egin ondoren, eta historiaren atalarekin hasiz, matematika ikasgaia asko aldatu ez dela konturatu naiz. Ikasgaia liburu eta fitxen bidez lantzen jarraitzen da, gure aurretikoek nahiz guk landu dugun modura. Urteek aurrera egin duten arren, ikasgai honetan berrikuntzak eman ez direla konturatu naiz eta hau akats handia dela ondorioztatu dut. Izan ere, matematika modu tradizionalean lantzen jarraitzean, ikasleak ikasgai honekiko motibatzen ez direla ikus daiteke, parte-hartzaile aktibo gisa jarduten ez dutelarik eta ikasgai honekiko duten interesa txikia delarik. Hau horrela izanik, matematiken ikasgaia transmisio bidez irakasten jarraitzen da, ikasleak beren ikaskuntza-irakaskuntzaren parte hartzaile izan gabe, materia honekiko esperimentatu gabe eta ikaksuntza esanguratsu bat bultzatu gabe. Honi irtenbidea eman beharrean gaudela uste dut, metodologia berritzaileen erabilera egiten hasiz eta ikasleengan ikasgai honekiko interesa piztuz.
Bestalde,
ikasgai honek hezkuntzan duen lekua aztertuz, Goñiren (2008) hitzak
oso esanguratsuak iruditu zaizkit, honako hau adierazten baitu, gaur
egungo matematikak hautatzailea izateko joera du, ikasle onenak
hautatzeko tresna moduan erabiltzen da. Egile honen hitzei bueltak
ematen aritu ondoren, ikasgai honek duen izarea aztertzen aritu naiz
eta ikasleak ikasle "onen" eta "txarren" artean
banatzen dituela ondorioztatu dut, ikasleen etorkizuna eta hauek
burutuko duten lana bideratuz. Hau da, matematiketan ikasle onak
direnak gehienetan teknologia edo zientzia ikasketak egitera
bideratuak izango dira eta gainontzekoak bestelako ikasketak egin
beharko dituzte.
Hezkuntza
antolatzeko
modu honetan interes politikoak daudela uste dut, ekonomia indartzeko
neurriak
direla
esango nuke. Matematiketan "onak" direnak unibertsitateko ikasgaiak egitera joango dira, ikasketa anitzagoak lortuko ditu eta batzuen ustez lan duinago bat. Modu honetan, ikasleak lan arlo batera edo bestera bideratzen dira.
Ondorioztatuz, ikasleen beharrak edo hauek etorkizunerako beharrezko izango dituzten konpetentziak lortzea bigarren helburua dela konturatu naiz. Izan ere, hezkuntza egituratzen dutenen helburua ikasleak lanerako prestatu eta gizartearen edo ekonomiaren indartzea ematea baita. Ikasleen garapen osoa lortzea bigarren atal batean kokatzen dute, hezkuntza egituratzean interes propioak abiapuntutzat izanik.
Hausnarketa honekin amaitzeko, hezkuntzan, curriculumean, irakasleengan, etab. aldaketak egin beharko liratekeela uste dut, hala nola, landu beharreko edukien berrikuntza, metodologia berriak erabili, irakasleei formakuntza jarraitua eskaini, baliabide anitzak eskuratu, ikasgaiak ikastetxeko tetsuingurura zabaldu, etab. Modu honetan ikaskuntza-irakaskuntza prozesu esanguratsua lortuko da, ikasleen garapen globala ahalbideratuz eta matematika ikasgaia aspergarria edo jasangaitza ez izanez.
Beste bat arte lagunak!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina