2.bisita gidatua (aurrezagutzak)
Kaixo lagunak!
Gaurko honetan, bigarren bisita gidatuari emango diot hasiera. Bisita hau "PROBLEMEN EBAZPENA” izeneko lekura egitea egokitu zaigu eta honekin hasteko gai honekiko ditudan aurrezagutzak adieraziko dizkizuet jarraian.
Problema
matematikoen ebazpena esaldia entzutean, hezkuntza munduan izan ditudan
oroitzapenak abiapuntu harturik, liburuetan agertzen diren buruketak datozkit
burura. Buruketa hauek batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak ikasteko
egiten genituen, helburua kalkuluak lantzen jarraitzea izanik. Buruketen gaia ez zitzaidala asko gustatzen esan behar dut, oso zaila egiten zitzaidan probleman agertzen ziren datuak biltzea, hauek ulertzea eta gero ebaztea eragiketa matematikoak eginez. Gerora, ordea, automatikoki egiten ikasi nituen, buruketa bakoitza ergiketa matematiko bati lotuta zegoela ikasi nuen eta buruketan adierazten zenari jaramonik egin gabe ebazteko beharrezko zen eragiketa matematikoa aurkitzen nuen, buruketa ebatziz.
Oroitzapenak
alde batera utzi eta gai honi buruz ikasi dudana kontuan hartuz, problema
matematikoen ebazpena, bizitza errealean sor dakizkiguken arazoei eta egoera
anitzei aurre egiteko baliabideak eskuratzeko lantzen diren jarduerak
liratekeela esango nuke. Horretarako, ordea, ikaskideek esan duten bezala,
liburuetako zentzurik ez duten buruketa horiek alde batera utzi eta ikasleak
bizitza errealean aurki ditzakeen problemak landu beharko liratekeela uste dut.
Hori
horrela izanik, bigarren bisita gidatu honetan problema matematikoen ebazpena
ikasleekin lantzeko baliabideak eskuratzea gustatuko litzaidake. Modu honetan,
ikasleentzat esanguratsuagoa den ikaskuntza-irakaskuntza prozesua martxan
jartzeko gaitasun batzuk lortuko ditugu irakasle modura. Gai honen inguruko lanketa
egitean, ikasleentzat etorkizunean
erabilgarriak izango diren gaitasunak eskuratzea ahalbideratuko dugu
irakasleok.
Beste bat arte!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina