IDEIA ZAPARRADA

Kaixo lagunak!

Bidaiako lehen geldiunetxoa ikasgai honekiko ditudan aurreiritzi eta interesei buruzkoa izango da. 

Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntzaren inguruan, nire bizipenak gogoan izanik, liburu edo fitxen bidez irakasten den ikasgaia dela esango nuke. Izan ditudan esperientziak kontuan izanik, lantzen diren jarduera asko bizitza errealean martxan jartzeko moduan lantzen ez direla uste dut, ikasgaia ulertzea batzuetan zaila bilakatzen delarik. 


Hori kontuan izanik eta gaur egungo ikastetxe askotan matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza modu horretan lantzen dela jakinik, ikasleekin matematika modu aktibo eta parte-hartzaile batean lantzeko trebatzea gustatuko litzaidake, fitxak eta liburuak alde batera utziz eta ikasleei mundu errealean erabiltzeko moduko baliabideak nola eskaini jakiteko beharra dudalarik.  


Aurretik aipatutakoa lantzea nire lehentasuna eta interesekoa izanik ere, ikasgai honetan honakoa hau lantzea ere gustatuko litzaidake: matematika ikasleekin nola landu; ikasgaia errealitatearekin bat eginez lantzeko baliabideak eskuratu; hau lantzeko material manipulatiboak ezagutua; egunerokotasuneko objektuekin edo ikastetxeko testuinguruan nola landu ikasgaia; ikasleek matematika ikasteko duten garapena aztertu, adin tarte bakoitzean zer landu daitekeen jakinez; liburu eta fitxak alde batera uzteko ikasgaia lantzeko bestelako baliabideak ezagutu; etab.


Lanketa hau egiteko, informazioa bide ezberdinetatik eta baliabide mota anitzak  erabiliz aurkitu dezakedala uste dut. Alde batetik, baliabide materialak erabil ditzaket, hala nola, sarean dagoen informazio fidagarria, liburuak, aldizkariak, egile ezberdinen lanak, irakasgaiko irakasleak eskainitako bibliografia, etab. Bestetik, baliabide pertsonalak ere informazio iturri izan daitezke, Practicum IIIa egingo dudan ikastetxeko irakasleak, eta ikasgai honetako irakaslea adibidez.



Irakasleak eskainitako bibliografia aztertu ondoren eta nire interesak eta beharrak kontuan izanik, bi liburu hauetatik informazioa eskuratzen hastea gustatuko litzaidake: Repensar  el  aprendizaje    de  las  matemáticas (Gallego, 2005) eta Mate  Max:  La  matemática  en  todas  partes. (Dickenstein, 2009).

Ideia zaparrada hau gustatuko zaizuelakoan,

Beste bat arte.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

MATEMATIKA MANIPULATIBOAREKIN JOLASEAN

MATEMATIKA MANIPULATIBOA

MATEMATIKETAN