Kaixo lagunak!
Aurreko mezuan matematiken irakasgaian ikasi nahiko nituzkeen ideiekin mapa bat sortu nuela ikusi dezakezu. Gaurkoan, irakasleak eskeinitako feed-backa esku artean izanda, niri burura etorri ez zitzaizkidan ideiak txertatuko ditut nire mapa horretan. Modu honetan ikaskuntza-irkaskuntza osatuagoa izatea ahalbideratzeko moduko tresna bat izango dut esku artean. Honetarako, gainerako ikaskideen ideiak ere kontuan hartuko dira. (Argitalpen honetan, nire aurreko mapan azaldu ez nituen eta garrantzitsuak iruditzen zaizkidan ideiak jasoko ditut)
Berrikuntzak txertatzen hasteko, matematiken historia (nondik datozen, honen erabileraren hasiera, matematikariak, non erabiltzen diren, etab.) ezagutzea garrantzitsua izango zaigula esango nuke.
Bestetik, curriculuma aztertzea ere oso beharrezko izango dugula uste dut. Izan ere, modu honetan curriculumak matematikaren ikaskuntzari dagokionean zer eskatzen duen, helburuak zein diren eta etapa bakoitzeanzein eduki landu behar diren identifikatuko baititugu. Curriculumarekin loturik, gaur egun indarra hartzen ari den diziplinartekotasuna ideia lantzea ere beharrezkoa dela uste dut. Izan ere, matematika ideia horri jarraituz lantzea posible dela jakinik, hau egiteko baliabideak eskuratzea gaur egungo errealitatearkin bat egitea izango da.
Irakaslearen rola zehaztea ere beste puntu garrantzitsuetako bat izango da. Ideia zaparrada atalean aipatu nuen moduan, nire nahietako bat ikasleekin matematika modu aktibo eta parte hartzaile batean lantzea litzateke eta horretarako irakasleak izan beharreko papera zehaztea eta behatzea gustatuko litzaidake. Honekin loturik, espazioaren antolaketari buruzko hausnarketak lantzea ere ideia oso ona iruditzen zait.
Metodologiaren atalean, nik bi bakarrik aipatu nituenez eta feed-back honetan askoz gehiago azaldu direnez, niretzat interesgarrienak aipatuko ditut jarraian: Rol playingak eta errealitateko egoerak , ikerketa metodoa, proiektuen bidez, arazoetan oinarritutako metodologia eta beste herrialde batzuetan erabiltzen diren metodologiak.
Amaitzeko eta niri bururatu ez zitzaidala ikusita, ebaluazioa lantzea ere oso garrantzitsua dela uste dut. Matematikako ikasgaian, ebaluazioak nola egin ditzakegun aztertu eta ebaluazio tresna anitzak ezagutzea gure etorkizunerako oso baliagarria izango da.
Ikus dezakezuen moduan, niri bururatu ez zitzaikidan ideia asko azaldu ditut hemen. Irakaslearen feed-backa oso baliagarri izan dela esan behar dut, izan ere gogoan ez nituen eta gainerako ikaskideek egin dituzten ekarpenen bidez, ikasi nahiko nituzkee ideia mordoa bildu ditut hemen.
Ideia berri hauek gustatuko zaizkizuelakoan,
Beste bat arte.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina