4.bisita gidatua (aurrezagutzak)
Kaixo lagunak!
Oraingoan 4.bisita gidaturi buruz hitz egingo dizuet. Praktiketan daramagun denboralditxoa kontuan izanda, ikasgelan matematikarekin lotuta ikusten ditugum hutsune edo gabeziak identifikatu ditugu.
Material
manipulatiboarekin edozein kontzeptu lantzen ari direnean, ikasle
pare batek hartzen dute parte ekintza horretan eta gainontzekoak
begira bakarrik egoten dira. Ez dute beraien eskuekin sentitzen
egiten ari direna. Hau horrela izanik, ikasle batzuek kontzeptuak
ulertzeko zailtasunak izan ditzaketela esango nuke, ikasle
bakoitzaren erritmo desberdintasuna nabaria baita gelan eta erritmo
hauek ez baitira guztiz errespetatzen (Ikasle batzuek kontzpetuak ulertzeko, manipulatiboki lantzeko
denbora gehaigo behar izaten dute baina, irakasleak fitxak betetzeko
beharra sentitzen du).
Oraingoan 4.bisita gidaturi buruz hitz egingo dizuet. Praktiketan daramagun denboralditxoa kontuan izanda, ikasgelan matematikarekin lotuta ikusten ditugum hutsune edo gabeziak identifikatu ditugu.
Gai honekin hasteko, alde
batetik, ikasgelan matematika material manipulatiboaren erabilera
eginez lantzen bada ere, ikasleei hauekin esperimentatzeko tarte
gutxi uzten zaiela esango nuke. Irakasleak material asko ditu sortuak
eta hauen erabilera egiten du ikasgelan baina, ikasleei kontzeptuak
lantzeko denbora gutxi eskaintzen zaiela esango nuke.
Material
manipulatiboarekin edozein kontzeptu lantzen ari direnean, ikasle
pare batek hartzen dute parte ekintza horretan eta gainontzekoak
begira bakarrik egoten dira. Ez dute beraien eskuekin sentitzen
egiten ari direna. Hau horrela izanik, ikasle batzuek kontzeptuak
ulertzeko zailtasunak izan ditzaketela esango nuke, ikasle
bakoitzaren erritmo desberdintasuna nabaria baita gelan eta erritmo
hauek ez baitira guztiz errespetatzen (Ikasle batzuek kontzpetuak ulertzeko, manipulatiboki lantzeko
denbora gehaigo behar izaten dute baina, irakasleak fitxak betetzeko
beharra sentitzen du).
Manipulatiboki landutako
kontzeptu horiek, ondoren fitxetan lantzen dituzte eta une hau
iristen denean ikasle batzuk galduta sentitzen direla ikusi du.
Ondoko argazkian agertzen den moduko fitxak lantzen dituzte. Fitxa hori egin ahal izateko, lehenengo aurrautza kaxekin eta pin poneko pilotekin landu zituzten batuketak. Manipulatiboki lantzerao orduan, ordea, 3-4 ikaslek soilik parte hartu zuten. Hori horrela izanik, fitxa egiteko ordua iristean, ikasle batzuek ez zekiten bi habietako arrautzak kontatu behar dituztela, arrautza kaxekin egin zuten modura. Izan ere, gehiketa hauek nola egin behar ziren ulertzen ez zuten ikasleak, manipulatiboki landu zuten unean part hartu ez zutenak izan ziren.
Ondorioztatuz,
irakasleak material manipulatiboaren erabilera egiten dakien
arren (asko daki material manipulatiboei buruz) eta hau martxan
jartzen badu ere, ikasleei hauekin esperimentatzeko denbora gutxi
eskaintzen zaiela esnago nuke. Nire ustez, sortuta dituen
material horiei erabilera handiagoa atera beharko lioke irakasleak,
kontzeptu bakoitza lantzeari denbora gehiago eskainiz eta ikasle
guztiei honetan parte hartzeko aukera eskainiz.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina