PROBLEMEN EBAZPENA (2. bisita gidatua)

Kaixo lagunak!

2.bisita gidatuko aurrezagutza argitaldepenan ikusi ahal izan duzuen bezala, oraingoan problemen ebazpena mundura egin dugu bidaia. 

Problemen ebazpena gaia ikastetxeetan asko entzuten den gaia izanda ere, lan hau egitean honi buruzko ikuspegi berri bat ikasi dudala esan behar dut. Izan ere, aurrezagutzetan adierazi nuen moduan, problemen gaia eragiketa matematikoak ikastearekin lotzen nuen zerbait zen. Orain, ordea, definizio berritu eta esanguratsu bat ikastea lortu dudala esan behar dut: problemen ebazpena desafio bat izan behar da ikasleentzako eta emaitza ezezaguna duen zerbait da. Honek, euren gaitasun intelektualak desafiatzen ditu eta euren interesetatik abiatutako problema bat da, ikasleen motibazioa piztu eta matematikoki pentsatzera bultzatzen dituena. Ikasleen aurrezagutzetan eta esperientzia errealetan oinarriturikoa izan behar da eta gaitasun matematikoez gain, gaitasun kognitiboak landu behar ditu.

Definizio hau garbi izanda, irakurgaietatik gehien gustatu zaidan ideia edo interesgarriena izan dena, Vicentek (2013) idatzitako testuliburuetan proposatzen diren problemen behaketa izan da. Gaur egungo liburuetan, iraganean gertatzen zen moduan, proposatzen diren problemak ikaslearen errealitatearekin zerikusirik ez dutenak direla konturatu naiz. Hori horrela izanda, problema hauen helburua eragiketa matematikoak lantzea da, egunerokotasunean erabilgarri eta beharrezko izango zaizkien gaitasunak lantzeari garrantziarik eman gabe. 

Vicentek (2013) adierazten duen bezala, problema matematikoak modu automatiko batean ikasten direla hausnartu dut. Izan ere, liburuetan agertzen diren problema horiek ulertu edo zentzua aurkitu gabe ebazteko modukoak direla ikus daiteke, ikasleak arrazonamendua eta errealitateareki loturarik egin gabe ebazten baititu. Problemak ebazteko modu honen bitartez, ondoren bizitza errealean aurkituko dituzten arazo eta egoera anitzei erantzuna emateko gaitasunak lantzen ez direla konturatu gara, esan bezala eragiketa matematikoak lantze hutsean geldituz. 

Problemen ebazpenaren lanketa hau aldatu edo egokitu beharrean gaudela uste dut. Ikasleekin egunerokotasunean suertatuko zaizkien arazo edo zailtasunei aurre egiteko problemen lanketa egin beharko litzatekeela uste dut. Ikastetxeko testuingurura atera eta ikasgelan landutako problemetan ikasitakoa gizartean martxan jartzeko (dendetan erosketak egin adibidez) aukerak sortzearen garrantziaz ohartu naiz. Ikasleei etorkizunerako gaitasunak eta baliabideak ahalbideratu behar dizkiegu, gizarteko parte-hartzaile aktiboak izateko prestatu behar ditugu.

Irakasle moduan, hau lortzeko formatu eta ikasleekin problemen ebazpena gai modu esanguratsu, motibatzaile eta parte-hartzaile batean lantzeko gaitasunak eskuratu behar ditugula uste dut. Hori lortzeko, formakuntza jarraituaren beharra izango dudala konturatu naiz, gizartea aldatzen doan heinean, ni gizarte horren eskakizunetara egokituz.

Irakasle moduan dudan rol garrantzitsua ikusita, honako galdera hauek bururatu zaizkit?

  • Non eskuratu dezaket matematikaren inguruko formakuntza?
  • Problemen ebazpena gaia matematika ikasgaian lantzeaz gain, beste ikasgaiekin loturak eginez landu al daiteke?
  • Ba al dago errealitatearekin bate egindako problemak proposatzen dituen liburu edo editorialik? 
  • Problemen ebazpena gaiari buruzko ikasteko, irakasleei eskainitako beste liburu edo artikulurik badago?

Hemendik aurrera jarraitu beharreko hurratsei dagokionez, hurrengo astean matematika manipulatiboaren inguruko hitzaldia/tailerra eskainiko digu Leire Aranak. Hitzaldi honetan aurretik landu ditugun matematikaren ikaskuntza-irakaskuntzarako ikuspegia eraikitzen eta problemen ebazpena gaiak osatu eta hurrengo bisita gidatuetarako aurrezagutzak lortzea espero dut.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

MATEMATIKA MANIPULATIBOAREKIN JOLASEAN

MATEMATIKA MANIPULATIBOA

MATEMATIKETAN