CESAR BONA
Kaixo lagunak!
Gaurko honetan, Cesar Bonaren bideo bat txertatuko dizuet:
Cesar Bonaren ideiak asko gustatzen zaizkit eta bere liburu bat irakurri nuenean bere ideia eta iritzi askorekin bat natorrela konturatu nintzen. Bideo hau ikustean, oso esanguratsua dela konturatu naiz eta zuek ere ikustea nahiko nuke.
Cesar Bonak esaten duen moduan, ikasleengan sormena, motibazioa, interesa, etab. berpiztu behar ditugu irakasle moduan. Zoriontsu izateko baliabide eta estrategiak eskaini behar dizkiegu, hauen emozioak kontuan izanik eta ikasle bakoitzak dituen beharrak kontuan hartuz.
Egile honen hitzak entzun edo irakurtzean, ikasleengan eragin positiboa lortzen duen irakaslea izatea gustatuko litzaidakela ohartu naiz. Horretarako, formakuntza eta praktika anitzen beharra izango dut eta esperientziaren bitartez ikasiko dudala konturatu naiz.
Ea zuengan zein emozio sortzen dituen bideo honek!
Bideo hau gustatuko zaizuelakoan,
Beste bat arte!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina